Iberdrolak Berangon duen azpiestazio elektrikoan izandako matxura dela medio, udalerriko auzokideak argi barik gelditu dira gaur goizean, Europa Press-ek zabaldu duenez. Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, goizeko 4:30ak aldera hainbat berangoztarrek deitu dute Ertzaintzara herrian izandako itzaltzearen eta azpiestazio elektrikoaren inguruan zebilen ke ilunaren berri emateko. Poliziek Iberdrolarekin jarri dira harremanetan eta elektrizitate enpresak baieztatu die matxura izan dela, gainera jada konponduta egon dena. 4:40ak aldera, argindarra bueltatu da Berangoko etxeetara. Ildo horretan, Iberdrolak jakinarazi du bere teknikariek aztertuko dutela gaur matxuratutako azpiestazioa eta zer edo zer susmagarria topatzekotan Ertzaintzari komunikatuko diotela. Argazkian, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea enpresaren logoaren aurrean /
Saharatik.com.