Bere buruaz beste egin du Basagoitiren idazkariaren bizkartzainak Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 4a, 20:25

A.E.A. 33 urteko bizkartzaina hil zen pasa den abenduaren 29an Areetako Santa Ana auzoan, bere buruaz beste egin ondoren. Gazteak Bizkaiko Alderdi Popularraren presidentea den Antonio Basagoitiren (argazkian) idazkaria zaintzen zuen azken aldia, baina 1998ko maiatzetik zeukan segurtasun zaindaria izateko lizentzia. Hileta urtezahar egunean egin zuten, Santa Ana elizan, eta familiaz gain makina bat bizkartzain eta A.E.A.-k aurretik babestutako zinegotzi batzuk izan ziren bertan. Bera zenbatuz, zortzi izan dira 2007an Espainiako Estatuan bere buruaz beste egin duten bizkartzainek. Bestalde, bizkartzainak Santa Auzoko Babes Ofizialeko Etxebizitza baterako behin-betiko adjudikazioa jaso zuen pasa den azaroan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun