Bi ertzain zauritu dira Avanzadan izandako auto istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 4a, 21:56

Ertzaintzako bi polizia zauritu ziren herenegun, hilak 2, patruila-autoan Avanzadatik zihoazela izandako auto istripuan, DYA elkartearen iturrietan oinarrituz Uribe Kosta Digitala hedabideak zabaldu duenez. Jakinarazitakoaren arabera, patruila-autoak eta beste automobil batek talka egin zuten arratsaldeko 6ak aldera BI-3703 errepidean, Itzubaltzeta / Romoko errotondaren parean. DYA elkarteak 40 urte duten bi agenteei osasun arreta eman zien eta Mutualia lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitatera bideratu zituen pronostiko erreserbatua zutela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun