Bidaiaren hurrengo etapak horrela antolatu dituzte Errege Magoek:
Gorliz eta Plentzia:
- 18:00etan, kabalgata Gorlizko elizan hasiko da eta Plentziako Astillero plazara 20:00ak aldera helduko dira.
Larrabasterra eta Sopela:
- 18:00etan, zaldiz gaineko desfilea egingo dute Larrabasterrako Urgitxieta plazatik Sopelako Udaletxe plazaraino. Bertan, Uribe Basterra musika bandak kontzertua eskainiko du.
Astrabudua:
- 18:00etan, Errege Magoak Gazte Unamaz Alkartuak taldearekin batera irtengo dira kabalgatan.
Leioa:
- 18:00etan, Errege Magoak kabalgatan aterako dira Sakoneta polikiroldegitik eta Sabino Arana, Luis Bilbao, Libano, Boulevard eta Errekalde plaza igaro ostean, 19:00ak aldera Kultur Leioara helduko dira. Morroiek banatuko dituzten karameluek ez dute glutenik.
Getxo eta Algorta:
- 18:00etan, kabalgata probalekutik irtengo da eta Maidagan, Aingeruaren etorbidea, Telletxe eta Maria Andresena kaleetatik zeharkatu ondoren, Kasino plazan geldituko dira hiru erregeak. Ibilbidean zehar glutenik gabeko karameluak botako dituzte erret-morroiek.
- 19:00etan, erret-harrera eskainiko dute Errege Magoek Algortako Getxo Antzokian.
Erandioko Altzaga:
- 18:30ean, Errege Magoak Kabalgataren Lagunak taldearekin batera irtengo dira kabalgatan.
- 21:00etan, kotiloi antimonarkikoa Hegoalde kultur elkartean.
Berangon:
- 19:30ean, Errege Magoak metroz ailegatuko dira eta handik frontoira jaitsiko dira. Bertan beren historiaren antzezkizuna eta txokolatada egongo da. Ondoren, nagusientzako dantzaldia izango da Menta orkestrak gidatuta.
Areeta eta Itzubaltzeta / Romo:
- 19:30ean, kabalgata Zugatzarte etorbidetik irtengo da eta Areetako etorbidea, Kale Nagusia, Ezekiel Agirre, Kresaltsu, Gorbeia Mendia eta Gobelaurretik igaro ostean, erregeek atzera egingo dute. Ibilbidean zehar glutenik gabeko karameluak botako dituzte erret-morroiek.
- 20:15ean, erret-harrera eskainiko dute Errege Magoek Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.