Olentzerori idatzitako gutunik onenak saritu dituzte Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 5a, 21:05

Berangoko Udalak herriko umeentzat urtero antolatzen duen "Olentzero gutunak" Gabonetako idazlan lehiaketaren 10. edizioak baditu dagoeneko bere bost irabazleak. Izan ere, aurten parte hartu duten 98 neska-mutilen artean, Maialen Atxalandabaso, Iker Barriocanal, Malen Jauregialtzo, Naier Zulaika, Naroa Mesa eta Irati Agirreren lanak aukeratu dituzte gutunik onenak bezala eta atzo bertan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Kuko, Truko y Bolenwaider pailazoek sariak banatu zituzten Berangoko udal pilotalekuan. Dena den, hor ez iren sariak bukatu eta "Olentzero gutunak" lehiaketan izandako partaide guztiek urtarrilaren 7tik aurrera opari bat eskuratu ahal izango dute Berangoeta Kultur Etxean. Argazkian, saridunak eta pailazoak atzoko ekitaldian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun