Beharrezko ikerketak eginda, susmagarriak lehen solairuko etxebizitza batean zeudela ondorioztatu zuten. Bertara igotzerakoan, poliziek etxebizitza horretako leiho batetik barruko patio batera zenbait objektu botatzen ari zirela entzun zuten, tartean, dokumentazioa ugari zuten lau zorro, lau poltsa eta gerriko lau poltsa.
Ertzainak etxebizitzara sartu ziren maizterren baimenarekin, eta bertako bizilagunetako bi atxilotu zituzten leihotik botatako gaiak ostutakoak zirela baieztatu eta maletatxoaren jabeek lapurrak horiek izan zirela adierazi ondoren. Ordu batzuk geroago, Ertzaintzaren patruila batek ustezko beste inplikatu bat aurkitu zuen etxebizitzan, eraikinaren horma eskalatu eta sukaldeko balkoitik sartu zena. Barruan, ostutako ordenagailu eramangarria zuen maletatxoa atzeman zioten eta, hori dela eta, gizonezko hori ere atxilotu zuten. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du atxilotuek bota zituzten objektuak non eskuratu zituzten argitzeko.