Sexu Aholkularitza Zerbitzua eta hainbat ikastaro abiatu ditu Sopelako Gazte Bulegoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 7a, 18:20

Sopelako Gazte Informazio Bulegoak hainbat ekimen eta ikastaroak antolatuko ditu 2008rako, urtarriletik aurrera martxan jarriko direnak. Erakundeak berak nabarmendu ditu Sexu Aholkularitza Zerbitzua eta ume eta gazteekin ari diren profesionalei (begiraleak, irakasleak, kirol begiraleak, eta abar) eskainitako ikastaroak. Bestalde, Gazte Informazio Bulegoak bere aburuz 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat interesgarriak liratekeen ekimenen berri emateko SMS zerbitzu bat sortu du, eta horren bidez Sopelako Udalak, Mankomunitateak zein Gazte Informazio Bulegoak berak antolatutako aipatu ekimenak jakinarazten hasiko da. Gainera, asteburuko kirol ekintzak, multiabentura eta Bigarren Skate Jaialdia antolatuko dute laster. Eskainitako beste ikastaro batzuk honakoak izango dira: oinarrizko sukaldaritza, oinarrizko mekanika, antzerki eta gorputz adierazpena eta perkusioa, besteak beste. Iradokizunak egin nahi izatekotan 944 065 519 telefonoan edo oij[abildua]sopelana.net posta elektronikoan egin daiteke. Argazkia: Alukiss.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun