“Eskularruak erostera” liburua japonieratik zuzenean euskaratu du Urko Labeaga Sopelako preso politikoak, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Liburua Hondarribiko AAMk argitaratu du eta salgai dago Algortako Amnistia tabernan eta Sopelako eta Hondarribiko herriko tabernetan, 10 eurotan. "Urkoren andrea, Ainara, Hondarribikoa da, eta liburua ia-ia Xuhar umearekin batera sortu dela esan dezakegu. Xuhar duela lau hilabete jaio zen, eta liburua gabonetan argitaratu da", azaldu du errepresioaren aurkako erakundeak. Liburuak japonierazko eta euskarazko testuak daramatza, bata bestearen aldean. Argazkian, “Eskularruak erostera” liburuaren aurrealdea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!