Bizikletak konpontzen erakutsiko dute Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 8a, 20:57

Bizikletak, beste edozein garraiobidek bezala, gidatze eroso eta seguru bat bermatuko duen mantentze-lana behar du. Otsailaren 26an, 18:00etatik 21:00etara, horren gaineko oinarrizko edukiak landuko dituzte, adibide praktikoz lagunduta (zulaketak, balaztak, kanbioak...), Plentziako Goñi Portal kulturgunean. Horrenbestez, 12 urtetik gorako plentziarrek izango dute ikastaroan parte hartzeko aukera. Hala ere, tokiak sobera egotekotan gainontzekoei ere zabalduko zaie. Lehenengoek euro bakarra ordaindu beharko dute eta Plentziatik kanpokoek 3 euro. Izen-emateko epea urtarrilaren 31ra artekoa izango da. Bestalde, emakumea eta mitologiaren artean dagoen erlazioa ezagutu nahi duten 18 urtetik gorakoei zuzenduta, ikastaroa ere antolatu dute Goñi Portalen. Otsaileko hirugarren astean hasita, 24 orduz luzatuko dira eskolak. Urtarrilaren 21a izango da izena emateko azken eguna. Bestalde, Mikel Garaizabalek ardo daztaketa saioa eskainiko du martxoaren 5ean, 19:00etatik 21:00etara. Argazkian, hainbat neska-mutil bizikletekin / Plazaola.

Azken ikastaro hori 25 urte gorako plentziar guztientzat zabalik dago. Alabaina, tokiak sobera egotekotan gainontzekoei ere emango zaie aukera. Dena den, izen emate ordena errespetatuko da eta Plentzian erroldatuek lehentasuna izango dute, kultur iturriek zehaztu dutenez. Etxekoek 3 euro ordaindu beharko dute eta kanpokoek 5 euro. Batzuek zein besteek otsailaren 5a izango dute izena emateko azken eguna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun