Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eguzki-energia instalazio termiko handiena inauguratu zuten atzo Leioako Askartza Claret ikastetxean. Urteko 27.345 litro gasolio erretzea eta atmosferara 71 tona CO2 isurtzea saihestuko du ekoiztutako energiak, instalazioa egin duen Bikote Solar enpresak jakinarazi duenez. Horren arabera, geroz eta ikastetxe gehiago ari da EAEn energia-iturri garbien erabilpena bultzatzen, eta askok, dagoeneko panel fotovoltaikoak instalatu dituzte euren teilatuetan. Panel horiek elektrizitatea ekoizten dute eta eguzki-energia aprobetxatzeko era ezagunena dira, baina ez bakarra, ezta errentagarriena ere. Urtarrilaren 1etik martxan du Askartzak igerilekua klimatizatu eta dutxetan egunero erabiltzen diren 8.000 ur litroak berotzeko sistema berria, aurreko gasolio galdara ordezkatuz. Guztira, 200 eguzki panel termiko dago teilatuan, 400 metro koadroko azalera betez. Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko Gobelan bezala, kiroldegi eta igerileku publikoetan ere ohikoa egiten ari da eguzki-panelak erabiltzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!