Palestinako errefuxiatuen egoerari buruzko argazkiak daude ikusgai Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 9a, 09:17

Urtarrilaren 20ra bitartean, Biladi palestinar kultur zentroak antolatutako argazki erakusketa egongo da ikusgai Sopelako udaletxeko aretoan (argazkian). Errefuxiatu palestinarren egoera bizkaitarrei hurbiltzea da ekimenaren helburua, hau da, Bizkaiko herritarrak sentikor bihurtzea Palestinako errefuxiatuen errealitatearekiko eta egin duten ibilbide historikoarekiko. Bestalde, UNRWA (Nazio Batuen Erakundeak Ekialde Hurbilean Palestinako Errefuxiatuentzako duen Agentzia) duela 57 urte baino gehiagotik errefuxiatu palestinarrekin egiten ari den lana eta etorkizunerako dituen asmoak aurkeztu nahi dituzte. Argazkietan ikus daitekeen bezala, 5 lan-ildo jorratzen ditu UNRWAk: hezkuntza, osasungintza, larrialdiak, garapen ekonomikoa eta babes soziala. Biladi hitzak "nire lurra" esan nahi du arabieraz, okupatutako lurraldeetan eta errefuxiatu-eremuetan banatuta dauden 8 milioi palestinarren lurra alegia. “Egoera penagarria bizi dute herritarrek, deserrotze dramatikoa jasan arren, atsekabez eta itxaropenez etorkizun bidezkoagoa lortzeko borrokan dihardute”, azaldu dute elkarteko kideek. Bitartean, Ahmad Maslamani Palestinako panorama sozio-politikoaren figura garrantzitsuenetako bat hil dela jakinarazi zuen atzo Askapenak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun