Algortako Fadura kiroldegiko batzar areto nagusian ospatuko dute gaur, hilak 9, 20:00etan, “Getxo Sasoi-Sasoian” I. Kirolaren Gala, Getxoko Udalak antolatuta. Horren bitartez, egunez egun, maila amateurrean kirolaren alde lan egiten duten getxoztarrei egin nahi diete gorazarre, atzoko prentsaurrekoan, Alvaro Gonzalez Kirol eta Josu Loroño Komunikazio zinegotziek adierazi zutenez. Alabaina, maila profesionalean "jarduerari eta kirol lizentziei dagokienez behintzat, Getxo udalerri garrantzitsua" dela ez dute ahaztu nahi izan udal arduradunek. Gauzak horrela, ekitaldian lau kirolari sarituko dituzte: Yera Campos tenislaria, emakumezkoen junior mailan; Jaime Bergareche padel jokalaria, gizonezkoen junior mailan; Yahaira Agirre judoka, emakumezkoen senior mailan; eta Ibon Garate pala jokalaria, gizonezkoen senior mailan, hurrenez hurren. Horien artean, "urteko kirolari getxoztarrik onena" aukeratu beharko dute galan parte hartzen duten guztiek. Ekitaldia urtero egiteko asmoa dute. Argazkian, maiatzaren 9an, 15 taldek eta 12 ikastetxetako gurasoen elkartek (IGE)
sinatu zuten hitzarmena
Getxo Kirolak udal erakundearekin.