Anjel Figueroaren familiarrek salaketa egin dute epaitegian ertzain baten aurka, Txagorritxu ospitalean, Algortako preso politikoa bisitatzera joan diren bi egun desberdinetan ama eta arreba biluzarazi nahi izan eta bisita egin gabe utzi dituelako, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran salatu duenez. "Izan ere, bisitako miaketak 'erraketa' elektromagnetikoaz egin ohi dira, eta modu horretan ez da gainerako bisitetan inolako arazorik izan. Urtarrilaren 5ean, ordea, Mari Karmen, Anjelen ama, semea ikustera joan zenean, biluztu behar zela agindu zion", errepresioaren aurkako erakundeak azaldutakoaren arabera. “Que pocas ganas, que poco interes tienes de ver a tu hijo”, “Si solo tienes que desnudarte. Entre mujeres que mas te da”, esan zizkion ertzainak, AAMren bertsioaren arabera. Argazkian, Mari Karmen Fernandez Anjel Figueroa presoaren ama
ekimen ibiltariaren aurkezpenean, otsailaren 26an.