Goi mailako 66 kirolariri ikasten laguntzeko dirua eman die EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 9a, 16:59

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak diru-laguntzetan 50.000 euro banatu ditu 66 kirolariren artean, ikasle kirolariei unibertsitateko ikasketak eta kirola bateragarri egiteko erraztasunak emateko asmoz. Laguntza jaso ahal izateko derrigorrezkoa zen kirol jarduna edo ikasketak Bizkaian egitea, azken ikasturtean gutxienez 30 kreditu gainditzea eta bere goi-mailako izaera bermatzen zuen kirol-baldintzaren bat betetzea, EHUko iturriek azaldu dutenez. Dirua jaso dute, besteak beste, saskibaloi, eskubaloi, futbol, atletismo eta herri-kiroletan aritzen diren ikasleek. Horrela, EHUn matrikula egin duten kirolariek bere ikasketak ahalik eta normaltasun handienarekin jarraitzea nahi da, bere ikasketa eperik gabe luzatu gabe. Azken hau arriskutsua izan baitaiteke, goi-mailako kirolari izateari uzten diotenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun