EHUko Erandio eta Leioako campusean antolatutako
"Punk 1977+30" jardunaldiei emango diete amaiera ostegun honetan, urtarrilak 10, "The last tres tour" dokumentalaren aurkezpen eta lehenengo proiekzio ofizialarekin.
Manolo Kabezabolok (argazkian) 2004an Ameriketako Estatu Batuetan egin zuen bira biltzen du filmak. Hain zuzen, abeslariaren prentsaurrekoarekin abiatuko da biharko saioa, 11:00etan, Areto Nagusian.
Nomecuentes Peliculas zine aske produkzio-etxe berriak ekoitzita, DVD horrek protagonistaren 38 abesti eta beste talde batzuen 13 kanta, eta zenbait elkarrizketa biltzen ditu. Filmak punk latinoaren egoera erakusten du AEBetan. "The last tres tour" dokumentalaren proiekzioak itxiko ditu ‘Punk 1977 + 30’ jardunaldiak. Punkaren 30 urteak (ofizialak) aprobetxatuz, jardunaldiek (kontra)kulturaren historiaren une zehatz hura aztertu dute bi hilabetean zehar, pelikula, dokumental, hitzaldi eta mahai inguruen bidez.