Gizon bat zauritu da Sopelan bi autok elkar jotzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 9a, 19:27

Gizonezko bat zauritu da gaur arratsaldean Sopelan bi autoren artean gertatu den talka baten ondorioz, DYAk jakinarazi duenez. Auto istripua eguerdiko ordu biak jota zeudela gertatu da, Iberre kalean, bi autoek elkar jo dutenean. DYAren langileek tokian bertan artatu ondoren, anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman du Sopelako auzokidea den 69 urteko D.D.R., pronostiko erreserbatuko lesioekin. Argazkian, DYAko hainbat anbulantzia, artxibo irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun