Barrikako Abaroa taldeak Gabonetako Tenis eta Padel txapelketak egin zituen abenduaren 22tik 31ra bitartean, 93 jokalari biltzea lortuz eta 100 partidatik gora jokatuz. Guztira, 27 sari banatu ziren. Alberto Vidal Landa antolatzaile eta tenis taldeko prestatzaileak adierazi duenez, "urteko asterik gogorrenetakoa izan da, kirolari dagokionez, hainbeste jokalari ez genuelako inoiz jaso". Tenisean parte-hartze handia izan zen, gaztetxo eta helduen artean. Padelari dagokionez, "lehen biltzarra izan dela aintzat hartuta, gizonezkoetan parte-hartzea bikaina izan da", esan du Vidalek. Federatutako Teniseko emaitzei dagokienez Peio Ortegak Markel Garcia-ri irabazi zion, 6-2 eta 7-6, gizonezko helduen mailan; emakumezko helduen mailan, Leire Alberdik Maitane Pernauti irabazi zion, 6-4 eta 6-2; eta haurretan Iñigo Aldekoa izan zen garaile, Cristian Gonzalez-i 6-3 eta 6-1 irabazita. Gorka Quemadak Adrian Amori irabazi zion 5-3 eta 4-0, federatu gabeko gazteen artean; eta Mikel Lopez izan zen haurren mailako saritua. Argazkian, irabazleak.