Bihar jarraituko dute bake kulturaren inguruko hitzaldiek Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 9a, 20:32

Abenduaren 11an Algortan abian jarri ziren bakearen aldeko eta herritar partaidetzari buruzko topaketen barruan, "Herritarren parte hartzea" izenburuko hitzaldia emango du ostegun honetan, urtarrilak 10, Pedro Ibarra EHUko Politika Zientzien katedradun eta Parte Hartuz ikertaldeko kideak. Gaur zortzi, berriz, "Bake kultura eta gatazken ebazpena herri mailan" izango da jorratuko duten gaia, Jonan Fernandez Baketik zentroko zuzendariaren eskutik. Biak ala biak, Villamonteko kultur aretoan izango dira, 19:00etatik aurrera. Ekimena Bitartekotza Komunitarioaren eta Bake-Kulturaren Promozio Planaren barrukoa da. 2005ean, EHUko Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate-Zentroak (GEUZ) lagunduta, martxan jarri zen udal egitasmo horren helburua "gure udalerria bakearen aldeko bidean aurrera joatea da, pertsona, familia, herritar eta politika mailan". Argazkian, martxoaren 28an, bake kulturari buruzko gida aurkeztu zuten Amaia Agirre GEUZeko kideak eta Iñaki Zarraoa aurreko alkateak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun