Balbina lau mila metrotara dagoen Andeetako herrixka batean bizi da. Bagualera da. Bere danborra hartu eta koplak abesten ditu, ahots zoragarri eta irrintziz lagunduta. Desagertu zen bere herriko hizkuntza eta gazteleraz kantatzen du orain. Gu euskaraz abesten entzun gaituenean irribarre batek zeharkatu du bere aurpegia. Eta baieztatu dugu amildegi kulturaletik hurbil bizi garenok begiradarekin elkar ulertzen dugula. Estatua duten kulturetako biztanle elebakarrek sekula sintonizatuko ez duten dial baten bidez.
Txalupa gure zain dago, eta Uruguaira abiatzeko garaia da. Abel Soria eta Cesar Lucennoren bat-bateko poema zoragarrien zein parlamentuko sesioak payadoreen desafioak entzuteko eteten zituen herrira. Euskaldunak espainiar torturatzaileen esku eror ez zitezen, bere seme-alaben gorpuak espaloian ikusi zituen herriarentzat dira gure bertsorik ederrenak.
Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua