AAMren hitzetan, "argumentu bera erabiltzen ari da egunotan Espainiako Auzitegi Nazionaletan egiten ari den 33/01 epaiketako fiskalak: tortura salaketak artxibatzeak frogatzen du torturarik izan ez zirela". Saratxagaren kasuan, gertaerak izan zirenean espetxean zegoen. Hala ere, ertzain etxean egindako deklarazioetan ekintza horretan parte hartu zuela esan ei zuten inkomunikatuta zeuden atxilotuetako batzuek… "Deklarazio horiek zelan egin ziren nahiko adierazgarria benetan", dio errepresioaren kontrako erakundeak.
Hitzaldiak
Hain zuzen ere, Etxerat, Askatasuna, Senideak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak edo Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia erakundeetan lan egiteagatik 27 euskal herritarrei egiten ari zaizkion epaiketa dela eta, hitzaldi bana izango da maiatzaren 9an eta 15ean, Berangoko kultur etxean eta Algortako Aldai kulturgunean (Itsasgane). Lehenengoan, 33/01ean auziperatutako Uribe Kostako bi lagunek, Mitxel Sarasketa getxoztarrak eta Jagoba Terrones berangoztarrak, hartuko dute hitza. Bigarrenean, berriz, Juan Antonio Madariaga edukiko du lagun Sarasketak. Bi saioak 19:30ean izango dira.