Plentziarrek asteartera arte dute Azurtegiondoko parkingean lekua eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 10a, 11:10

Plentziako Udalak bere webgunean argitaratu du Azurtegiondoko lur azpiko aparkalekuan toki bat eskuratzeko baldintza-agiria (pdf). Bestela, udal bulegoetan ere jaso daiteke, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Urtarrilaren 15eko 14:00ak arte egongo da zabalik eskaerak aurkezteko epea. Behin eskaera guztiak gainbegiratu ondoren, orotara autoa aparkatzeko 121 toki zozketatuko dira; eskatzaileak hiru multzotan banatuta: minusbaliatuak, eragin eremuan bizi edo bertan lan egiten dutenak; eta Plentziako gainontzeko eskatzaileak edo udalerri barruko beste eremuren baten lanbidea daukatenak. Horietako bakoitzak toki bat baino ezin izango du eskuratu oraingoz. "Alabaina, aparkalekua zabaldu eta bi hilabetera tokiren bat libre badago, bigarren bat eskuratzeko aukera egongo da", adierazi dute udal arduradunek. Toki bakoitzaren salneurria 13.963,49 eurokoa izango da eta 55 urtetarako izango da horren jabetza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun