Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campusak ikasteko gelak zabalduko ditu bere ikasleentzat asteburuetan, larunbat honetatik aurrera eta azterketa garai osoan zehar, EHUko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi duenez. Hain zuzen, lehenengo asteburu honetan, hilak 12 eta 13, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasgelak (Luis Briñas kaleko sarrera) soilik egongo dira irekita. Gainontzekoetan, urtarrilaren 19an, 20an, 26an eta 27an, eta otsailaren 2an eta 3an, Leioa eta Erandioko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategia zabalduko dute; eta Bilbon Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuko gelak ere irekiko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!