Astelehenean 30 urte beteko dira David Alvarez Peña Guardia Zibilarekin izandako tiroketan jasotako zaurien ostean hil zela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 10a, 13:35

David Alvarez Peña, ETAko militantea, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako ekintza batean zauritu eta hilabete batera hil zen Basurtuko ospitalean. Astelehenean 30 urte beteko dira, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez gogoratu duenez. 1977ko abenduaren 18an, igandean, lau gazte zentral nuklearraren aurkako atentatua prestatzen ari ziren. Aurreneko tiroa goizeko 6:20ak aldera entzun zen, eta atzenekoa hamar minutu beranduago. Hamar gizon, sei goardia zibil eta lau laguneko komandoa, elkarri tiroka ari ziren. Goardia Zibilaren egoitzako ateari eraso egitera zihoala, hurbileko barrakoi batetik bi agenteek egindako tiroek ezustean harraptu zuten komandoa. ETAko militanteek ez zituzten bi hauek ikusi. Goizeko 6:30ean dena amaitua zen. David Alvarez Peña lurrean zetzan, oso larri zaurituta. "Behin ospitalean Guardia Zibilen jazarpen eta presioen ondorioz hil zen David", errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez. Argazkian, David Alvarez Peña adiskideekin mendian / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun