Merkatarientzat ere jaitsiera bera eskatu dute PPk eta PSE-EEk, "baita lokal komertziala kokatuta dagoen kalearen arabera gauza bat edo beste ordaindu behar izatea ere". Arruek eta Almansak emandako datuen arabera, Algorta edo Areetan erdiguneko kaleren batean kokatutako 50 eta 75 metro koadro arteko denda batek 439,40 euro gutxiago ordaindu beharko lituzke (egun 686,60 euro ordaintzen du).
Hobariak
Merkataritza eta enpleguari zuzendutako hobarien artean, honakoak aurreikusten dituzte: eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga %95 murriztea; eta gazteek, emakume langabetuek, 45 urtetik gorakoek edota Behargintzak gainbegiratutako bestelako ekintzaileek zarama tasa ordaindu behar ez izatea jarduten hasi eta lehenengo bi urtetan, besteak beste. Familia ugarientzat, berriz, estolderia, zarama, administrazio agirien egiteko edota musika eskolan eta Hezkuntza Berezia zerbitzuetan izen-emateko tasak %50 jaistea eskatu dute.