Dagoeneko ARCOrako bidaian izena eman daiteke Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 11a, 16:26

Aurten ere, Getxoko Kultur Etxeak Madrilen egiten den Arte Garaikideko Nazioarteko Feriara (ARCO) bidaia antolatu du. Interesdunek Algortako Ecuador Viajes bidaia agentzian eman beharko dute izena (Juan Bautista Zabala kalea, 944 912 066 telefono zenbakia). Bidaia otsailaren 15, 16 eta 17an izango da, bi autobusetan. Prezioa, berriz, 139 eurokoa izango da, Madrilgo Foxá hoteleko (lau izar) egonaldia gela bikoitzean, buffet gosaria eta azokarako joanak barne. Azokarako sarrerak bidaiariek beraiek ordaindu beharko dituzte. Autobusak otsailaren 15ean, ostiralean irtengo dira 16:00etan, Algortako Telletxe kaleko autobus geltokitik (antzinako Kirikiño) eta otsailaren 17an, igandean, bueltatuko dira, arratsaldez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun