Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak kudeatzen duen Garbiker enpresak erabilitako jostailuak biltzeko egitasmoa jarri du martxan. Hondakinen bilketa hautakorraren esparrukoa den ekimen berria Koopera gizarte-sareko Rezikleta elkartearekin elkarlanean burutuko da, foru erakundeko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez. Horren bidez, lehenik eta behin, "beste mota bateko hondakinak lehengoratzeko eta herritarrei ingurumena hobetzeari dagokionez oraindik ere aurrera egiteko aukera badagoela ulertaraztea" lortu nahi dute, eta aldi berean, "gizartean onura handia lortu". Besteak beste, Algortako Larrañazubiko antzineko zabortegian dagoen Ingurumen Aretoan kokatutako garbigunean jasoko dituzte bihartik aurrera erabilitako jostailuak. Argazkian, maiatzaren 8an aurkeztu zuten ingurumen areto berria / Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!