Sopelako IV. Igeriketa Txapelketa Herrikoia ospatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 11a, 18:45

Moreaga Ugerzaleak (MUS) kirol elkarteak Sopelako Igeriketa Txapelketa Herrikoiaren laugarren edizioa antolatu du igande honetarako, urtarrilak 13, 10:30ean hasita. Igeriketa elkarteak iazko 311 lagunen kopurua gainditzea espero du. Joan den urtean lurralde osoko igerilariak izan ziren Sopelan; gazteenak 4 urte zituen eta helduenak 83, antolatzaileek adierazi dutenez. Sariketaren berezitasun nagusia da igeriketa sustatzera bideratuta dagoela zuzenean, lehiarako baino partaidetzarako interesarekin. Hori dela eta, lehiaketan parte hartzen duten guztiak dira irabazleak eta opariak jasotzen dituzte. Argazkian, Moreaga Ugerzaleak eta Nuyum elkarteetako kideak 2006ko maiatzean egin zuten igeriketa maratoi solidarioaren aurkezpenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun