ELAk irabazi ditu Metro Bilbaoko hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 11a, 18:50

ELA sindikatuak irabazi ditu Metro Bilbao garraio enpresan egin diren hauteskunde sindikalak bost ordezkari lortuz, hau da, aurreko bozetan baino ordezkari bat gehiago. Lan erakunde horren arabera, hauteskundeetan %87ko partaidetza izan da, eta bere atzetik CCOO gelditu da, hiru ordezkarirekin, duela lau urte baino bat gutxiago, alegia. UGT sindikatuak ere hiru ordezkari eskuratu ditu, CIMek bezala; ESK-k eta LABek ordezkari bana lortu dute. Metro Bilbaok 640 langile dauzka guztira. Argazkian, metroko langile bat beharrean, bezeroak trenera sartzen diren bitartean, artxibo irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun