Tokia geratzen da Altzaga eta Astrabuduako haur eskoletan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 11a, 22:05

Urtarrilaren 14tik 18ra, seme-alabak Altzaga zein Astrabuduako haur eskolan matrikulatzeko aukera edukiko dute, berriro ere, 0 eta 2 urte bitarteko haur erandioztarren aita-amek; "oraindik tokiak geratzen baitira bi adin tarteetan", Josebiñe Aranaga Hezkuntza zinegotziak jakinarazitakoaren arabera. Erandioko Udalak azaroan ireki zuen Altzaga haur eskola, Bekoa ikastetxearen beheko solairuan. Desanexio kaleko 4 zenbakian kokatuta dagoen udal lokal batean jarri zituzten instalazioak eta 254 metro koadroko azalera hartzen dute guztira. Horrenbestez, 42 plaza eskaintzen ditu. Bi gelatan banatutako 16 plaza 0/1 urte tarterako eta beste 26 plaza (bi gela) 1/2 urte tarterako. Altzagakoa ireki aurretik, irailean Astrabudua haur eskola ireki zuten, Mezo kaleko 36 zenbakian (DBH institutuaren ondoan). Antzeko ezaugarriak ditu horrek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun