Londresko auzitegi batek absolbitu egin du Alberto Izaga (argazkian) bi urteko alaba, Janire, kolpeka hil zuen algortar enpresaburua, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Iazko ekainaren 3an jazo zen dena. Neskatoa, baina, handik eta bi egunera hil zen, ospitalean. Adituen ustez, Izagak burua galdu zuen eta horren ondorioz hil zuen alaba. Fiskalak eta defentsak aske uzteko eskatu zuten, beraz. Richard Hone epaileak algortarra psikiatren esku uzteko agindu du. Auzia "apartekoa" izan da bere ustez. Gizonak Swuss Re aseguru-etxe suitzarrean lan egiten zuen, prentsa britainiarrak azaldu duenez, eta gertaeraz geroztik lanik eta soldatarik gabe utzi dute. Izaga baldintzapeko askatasunean izan da orain arte eta atzo bertan epaitu zuten Londresen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!