Kultur Etxerako lan poltsa sortu du Gorlizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 12a, 19:40
Kultur Etxerako lan poltsa eratu duela jakinarazi die herritarrei tokiko webgunearen bitartez Gorlizko Udalak. Interesa duten guztiek euren eskabidea aurkeztu egin beharko dute urtarrilaren 31a baino lehen, Krutzeta kaleko 5. zenbakian. Lan poltsak arlo hauek jasotzen ditu: administrazio laguntzailea, animatzaile soziokulturala eta liburutegiko laguntzailea. Eskabidearekin batera derrigorrez aurkeztu beharko da curriculuma, eskabidea aurkeztu den arloan lagun horrek daukan eskarmentua azaldu, udal iturriek zehaztu dutenez. Aipatutako datatik aurrera balio barik geratuko dira aurreko zerrendak. Argazkian, Krutzeta kaleko 5. zenbakian dago Gorlizko kultur etxea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun