Irudi korporatibo berridun kamisetak jarri dituzte salgai Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 12a, 20:37

Gorlizko Udalak artikulu berriak atera ditu salgai jartzeko: aterki urdinak udalerriko armarriarekin eta kamiseta berdeak erakundeko irudi korporatibo berriarekin, 12 eta 10 eurotan, hurrenez hurren. Bestalde, etxerik etxe egindako banaketaren ondoren, tokiko erakundeak argitaratutako egutegia eskuratu nahi duten guztiek, udaletxean eta kultur etxean jaso ahal izango dute. Udalbatzak azaroaren 15eko bilkuran onetsi zuen erakunde‑irudi berria, Gorlizko "nortasuna islatu asmoz, gaur egungo ikonografia erakargarria erabiliz". Orduan, Emma Calzada alkateak azaldutakoaren arabera, "Udalak eta bere barruko sailek erabiliko duten marka Gorlizko logotipoa izango da, eta erakunde komunikazioaren euskarrietan aplikatuko da. Horrek ez du esan nahi, hala ere, udal armarria erabiltzeari utziko zaionik, behar den guztietan erabiliko da eta". Argazkian, Gorlizko udaletxearen irudia logotipo berria ezkerrean duela.

"Irudi korporatiboan, Gorlizko ezaugarriak, baloreak eta bereizgarritasunak isladatu nahi izan ditugu, Irudi hau ikustean, denok bertan Gorliz identifikatu dezagun", diote udal iturriek. Azaldutakoaren arabera, irudiaren ezaugarri bereizgarriak hurrengoak dira:

- Gorlizko G maiuskulak badia marrazten du.
- + ikurrak herriaren itsas bokazioa oroitarazten digu, itsasontzietako mastak gogoraraziz. Sortzez Garibiaren eleiza gogora ekartzen digu eta Gorlizko herriaren irudi positibo eta erakargarria ematen du.
- Koloreak: Irudi korporatiboaren urdinak, itsasoa ekartzen digu burura eta era berean Gorlizko banderan erabilitako urdin berbera da. Hare koloreak berriz, hondartza gogorarazten digu.
- Irudia lauki batean sartua dago. Forma hau asko landu da eta ertzak biribildu zaizkio, lasaitasuna, seguritatea eta osotasuna helarazi nahi baititu.
- G-a irudi nagusia da, baina Udal sailek, honekin lotutako aplikazioak izango dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun