LABen Metro Bilbaoko atal sindikalak adierazi duenez, bakarra beharrean, bi ordezkari lortu zituen lan erakunde abertzaleak, joan den ostegunean (hilak 10) garraio enpresan egin ziren hauteskundeetan. Beste hainbat hedabidek bezala, UKBERRI.NETek
oker eman zuen emaitzen inguruko informazioa, ELA sindikatuak emandako datuetan oinarrituta. "Ez dakigu apropos izan den ala kasuala, baina ordezkari bat kendu digute", aipatu dute LABeko kideek, parte hartzea handiagoa izan zela ere zehaztuz.
Emaitzak bere bitakoran zabaldu ditu LABen Metro Bilbaoko atal sindikalak. Bestalde, ostiralean Mariano Rajoi eta PPko beste buru batzuk metroan "bere kanpaina politikoa aurkezten" ibili zirela salatu du sindikatu abertzaleak. Gauzak horrela pare bat galdera luzatu diete Rafael Sarria Metro Bilbaoko zuzendariari eta Julio Ibarra Komunikazio arduradunari: "Posible al da politika egitea metroan? Garraio enpresaren baimenarekin egindako agerraldi bat zen?", itaundu diete. LABen arabera, "hamarnaka kazetari eta bizkarzainekin gora eta behera, geltokietara kaosa eramaten" ibili ziren popularrak. Argazkian, metroko langile bat beharrean, bezeroak trenera sartzen diren bitartean, artxibo irudi batean.