Gazteen "haserrearen erantzuleei" aurpegia jarri diete Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 14a, 00:28

Hilabete bat igaro da Berangoko Segik Gorrotometroa abian jarri zuenetik. "Horren helburua gazteon haserrea eta gorrotoa neurtzea zen, kezkatzen gaituzten gaiak jorratuz eta pazientzia bukatzen hasia zaigula irudikatuz", gazte independentistek azaldu dutenez. Abiadura Handiko Trenak eta "proiektu txikitzaileek" piztu zituzten lehenengo aldiz gorrotometroak. Ondoren, Bologna prozesuak tenperatura igotzen jarraitu zuen, egoera "bor-borrean" jarriz, eta azkenik "espekulazioak eta etxebizitza eskubidearen ukazioak gorrotometroa leherrarazi" du. Gaurkoan, berriz, Laura Alba Nafarroako Herrilan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Jose Carlos Esparza Nafarroako Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilaria, Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektorea, Nuria Lopez de Guereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua, Javier Madrazo Etxebizitza sailburua eta Julio Lafuente NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurpegiak zeramatzaten potoei pilota batekin jotzen ahalegintzera (argazkian) gonbidatu ditu herritarrak Segik. Horren bidez, "txikitzaile, Bologna prozesuaren aplikatzaile eta espekulatzaile" direnen aurkako salaketa egin nahi izan dute gazte berangoztarrek; "eta bide batez etorkizuneko Euskal Herria irudikatu dugu; AHT, Bologna eta espekulaziorik gabeko Euskal Herria hain zuzen", gaineratu dute. Gaurko argazkiak "Berangon bizi" bitakoran daude ikusgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun