Fernando Etxegarairi igandean egingo diote ongi etorria Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 14a, 18:31

Urtarrilaren 20an, igandearekin, espetxean 20 urte baino gehiago egindako Fernando Etxegarai Gaztearenari ongi etorri ekitaldia egingo diote Plentzian. Hain zuzen ere, 13:00etan, Astillero plazan jarri dute hitzordua; eta ondoren herri bazkaria ere izango da. Etxegarai urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Senideentzat ezustekoa izan zen, orain dela hilabeteak data horretan kaleratze eguna finkatuta izan arren, azken aldian horri buruzko berririk ez zutelako, baita egun horretarako bisita eman zietelako ere. Izan ere, beldur ziren azken hileotan hain zabalduta dagoen Parot doktrina plentziarrari ere ez ote zioten aplikatuko. Gauzak horrela, bisitan albistea ezagutu ondoren itxaron zuten 22:00etan kaleratu arte eta berarekin egin zuten itzulera. Etxegarai 1987ko apirilaren 24an atxilotu zuten, eta urte hauetan guztietan espetxe ugaritik pasatu da: "legearen aplikazioaren arabera, baldintzapeko askatasunean 2002ko apiriletik kalean izan beharko litzateke, baina behin eta berriro salatu den bezala, praktikan, euskal preso politikoek ez daukate baldintzapeko askatasunaren eskubiderik ere", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera. Argazkian, Fernando Etxegarairi hilaren 6an Barakaldon egindako ongi etorriaren irudi bat / Etengabe

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun