Bi errotonda berri jarriko dituzte Erandio Landan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 15a, 11:34

Erandioko Udalak hasiera eman dio Erandio Landako Andra Mari elizaren inguruan (argazkian) bide-sarea antolatzeko prozedurari. Herrigune horretako sarrera-irteerak arautzeko bi biribilgune egitea izango da arlo horretan egingo den jarduerarik garrantzitsuena. Errotondak eraikitzeko hautua egin du tokiko erakundeak "oinezkoen eta ibilgailuen komunikazio sarearen arazoei irtenbidea emateko". Elizaren inguruari hiri-bilbe itxura handiagoa emateko irizpidea izan da nagusi ekimen hau bideratzeko orduan, ibilgailuen nagusitasunari barik irisgarritasunari eta oinezkoen joan-etorriei lehentasuna eman nahian. Egitasmoa bideratzeko bidezko diren izapideak egiteko argi berdea eman du Erandioko Udalbatzak, besteak beste, lurzoruen jabeekin hitzarmenak egin eta beharrezko den lurra eskuratzeko, udal iturriek jakinazi dutenez. Bost hilabete iraungo dute egitasmo honetako obrek, lizitazio prozedura eta lehiaketa publikoa egin ondoren. Guztira milioi bat euro inguruko inbertsioa egingo dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun