Enpresen kudeaketako administrari laguntzaile ikastaroa antolatu du Getxoko Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 15a, 11:45

Getxoko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomikoko Zentroak, Behargintzak, enpresen kudeaketako administrari laguntzaile izateko ikastaroa antolatu du. Gehien bat, hirugarren adinekoak, haurtzaroa eta menpekoen alorrak jorratuko dituzte. Getxo Ekinean III programaren barruan kokatuta, langabetuei dago zuzenduta, batez ere administrari-kudeaketan eskarmentua duten getxoztarrei. Parte hartzaileek hezkuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute eta, gainera, enpresa batean praktikak egiteko aukera ere edukiko dute. Horrekin batera, laguntza pertsonalizatua ere izango dute, etorkizunean lan gizarteratze eta lanbidea lortze aldera. Gainera, ikastaroan parte hartzen duten bitartean, diru laguntza jasotzeko aukera ere izango dute. Izena emateko epea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiago eduki nahi dutenek Algortako San Martin kaleko 17 zenbakian dagoen Behargintza zentrora jo dezakete edo bestela honako telefono zenbaki honetara deitu: 944 660 140. Posta elektroniko helbidea: behargintza[abildua]getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun