Azaroaren 10ean eta 11an jokatu zen, Sopelako Atxabiribil hondartzan, El Diario Vasco Euskal Bodyboard zirkuitoko hirugarren proba. Eta emaitzak ikusita, aukera handiak dituzte Uribe Kosta eskualdeko ordezkariek txapela janzteko. Larunbateko saioan, Iñaki Llona getxoztarrak eskuratu zuen garaipena, open B mailan. Atzetik, Isusko Barrenetxea, Borja Fernandez eta Gorka Lasa. Emakumezkoen artean, berriz, Eunate Agirre sopeloztarrak irabazi zuen. Atzetik jarraitu zioten Conchi Anillok, Eider Paredesek eta Aitziber Aberasturik. Grosen amaitu barik geratu zen bigarren probako finalalari (open A maila) dagokionez, etxeko Aritz Larrinaga izan da nagusi, eta jarraian egungo Europako buru, Beñat Elosua, Joserra Martinez eta Antonio Ortiz. Azkenik, igandean, David Perez sopeloztarra izan zen irabazle, hirugarren probako open A mailako finalean. Sopelakoak ere diren Antonio Ortiz eta Aritz Larrinaga, bigarren eta hirugarren geratu ziren.
Bitartean, aurreikusten zenez, 18 urtetik beherakoen kategorian finkatuta daude jada rankingeko postuak, faboritoak izan baitziren nagusi. Horrela, Ander del Puerto eraman zuen garaipena, eta jarraian sailkatu ziren Harri Gorospe, Imanol Osteritz eta Ugaitz Velasco. 16 urtetik beherakoetan Unai Insausti izan zen bikainena. Borja Gainzarain, Gozalo Velasco eta Jon Martinez jarraitu zioten finaleko podioan.