Momar familiako hiru marrazo kume dago Getxo Aquariumean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 15a, 13:10

Aurreko udaberrian arrautzak Donostiatik ekarri eta, horrenbestez, jaio egin dira momar familiako marrazo kumeak Getxo Aquariumean. 15 eta 20 zentimetro arteko luzerako hiru eme dira bertan ikusgai daudenak. "Orain bisitatzea oso interesgarria izan daiteke, marrazo txiki horiez gain, beste bi arrautza ikus daitezkeelako jai aurretik", adierazi dute udal iturriek. Aquarimeko kudeatzaileak aurtengo egitaraua antolatzen ari dira eta, besteak beste, itsas zaldien, medusen eta olagarro pozoitsuen erakusketa eta hitzaldiak egitea daukate buruan. Getxo Aquarima bisitatzeko, 3 eurotan daukate sarrera nagusiek eta 2 eurotan 4 urtetik gorako haurrek. Jubilatuek eta ikasleek 2,5 euro ordaindu beharko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun