"Ingurumenaren biografiak" erakusketa zabalduko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 15a, 18:45

Asteazken honetan, urtarrilak 16, "Ingurumenaren biografiak" izenburuko erakusketa (argazkian, kartela) inauguratuko dute Leioa eta Erandioko campusean. EHUko Unesco Katedrak koordinatuta, Asiako hainbat herrialdeetako pertsonek bere hurbileko ingurumenean bizi izan dituzten aldaketei buruzko lekukotasunak jasotzen ditu, unibertsitateko iturriek adierazi dutenez. "Ingurumenaren biografiak" irabazi asmorik gabeko proiektuaren egileak Andrew Rickard australiarra eta Eider Huertas donostiarra dira eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkada sustatzeko programan kokatzen da. Biharko ekitaldia 12:00etan izango da, Liburutegi Nagusian. Erakusketa, berriz, otsailaren 1era arte egongo da ikusgai areto berean, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 15:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun