Jonan Fernandezek itxiko ditu etzi bake kulturaren inguruko hitzaldiak Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 15a, 19:05

Abenduaren 11an Algortan abian jarri ziren bakearen aldeko eta herritar partaidetzari buruzko topaketen barruan, "Bake kultura eta gatazken ebazpena herri mailan" izenburuko hitzaldia emango du ostegun honetan, urtarrilak 17, Jonan Fernandez (argazkian) Baketik zentroko zuzendariak. Hain zuzen ere, jardunaldien azken solasaldia izango da etzikoa. Horrenbestez, Villamonteko kultur aretoan izango da, 19:00etatik aurrera. Ekimena Bitartekotza Komunitarioaren eta Bake-Kulturaren Promozio Planaren barrukoa da. 2005ean, EHUko Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate-Zentroak (GEUZ) lagunduta, martxan jarri zen udal egitasmo horren helburua "gure udalerria bakearen aldeko bidean aurrera joatea da, pertsona, familia, herritar eta politika mailan".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun