"Getxopapera" agerkariaren lehenengo alea etxez etxe banatzen ibili da azken asteotan Getxoko
Eusko Abertzale Ekintzak. Besteak beste, Algortako Begoñako gazteluko galerien etorkizuna, Bilbo Metropoliaren Lurralde Zatikako Planak udalerrian izan ditzakeen ondorioak, udal tasak eta aurrekontuak, eta indarkeria sexista dira hasierako berripapererako aukeratu dituzten gaiak. Halaber, EAE Udaletik kanpo utziz sortutako "gezurrezko gehiengoez" luze jardun dute, egun alderdi ekintzailea ez ezik, EHAK ere legez kanpo uzteko,
"nahikoa oinarri" baduela dioenean Espainiako Fiskaltzak. Getxopaperaren lehenengo alea jaso nahi dutenek
anvgetxo[abildua]gmail.com e-posta helbidera mezua bidaltzea besterik ez dute. Argazkian, Mariespe Fuertes Getxoko EAEko hautetsia osoko bilkura formalki bukatu ondoren hitza hartzen, "apartheid egoera" salatzeko.