Gizon bat atxilotu dute Leioan denda lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 15a, 20:40

Lapurreta egin eta berehala denda batetik irteten ari zela atxilotu du, gaur goizaldean, 31 urteko gizonezkoa Leioako Udaltzaingoak, tokiko iturriek jakinarazitakoaren arabera. Bertsio horren arabera, palankatxoa eta eskularruak zeramatzak ustezko lapurrak. Bigarren gizon batek ihes egin omen du poliziak ikusterakoan. Denda barruan sartzeko, pertsiana zati bat moztu eta, ondoren, sarrera atea palankaz zabaldu dute. Gertaera Leioako erdigunean jazo da. Udal agintarien arabera, indarrez egindako lapurreta ugari izan da inguru horretako saltokietan, azkenaldian, goizeko ordu txikietan. "Behin zaintza lanak areagotu ondoren, fruituak eman ditu gaur polizia operatiboak", adierazi dutenez. Atxilotutako gizona epailearen aurrera eraman dute jada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun