Hainbat kale oinezkoentzat jartzeko
Erandioko Udalak abiatutako egitasmoak, batik bat, Astrabudua eta Altzagan areagotu ditu aparkatzeko arazoak Javier Ruiz PPren bozeramaileak
adierazitakoaren arabera. Bere hitzetan, dagoeneko "oinazealdia" suertatzen da autoa non utzi aurkitzea; baina dohainiko hainbat parking kentzeko erabakiak "egoera larriagotu baino ez" du egingo, zinegotzi popularraren ustez. "Beharrezkoak badira aipatu lanak, udalerria hobetzen laguntzen dutelako. Kontua da gobernu taldeak ez dituela aparkalekuak kentzeak ekarri dituen kalteak neurtu; ezta horiei irtenbidea emateko modurik aurreikusi ere", dio Ruizek. Gauzak horrela, "ahalik eta lasterrek neurriak hartu eta aparkatzeko arazoari irtenbidea emango dion politika diseinatzea" eskatu dio udal erakundeari PPk. Bestalde, Astrabuduako lagunek Avanzadako errepideko Eroski merkataritza-gunera joateko erabiltzen duten bidea eta Leioarekin bat egiten duen Txakurzuloko aldapa "berehala" konpontzea eskatu dio Mikel Arieta-Araunabeña alkateari Erandioko PSE-EEk. Argazkian, auzotarren erabakiz oinezkoentzat jarriko duten
Astrabuduako Juanene plaza.