Gaur bete dira 26 urte Jon Bilbao Moro Astrabuduatik eraman zutela, eta denbora luze horretan 18 hilabetez bakarrik egon da Euskal Herriko kartzeletan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez gogoratu duenez. Egun, 850 kilometrora dagoen Fontcalent (Alacant, Herrialde Katalanak) espetxean "bahiturik" dago, salatu dutenez. Izan ere, 2002an bete zuen kondena, legezko erredentzioak kontutan hartuta. Argazkian, Jon Bilbao Erandiora plataformaren deialdiari jarraituz, 40 pertsona Fontcalent espetxearen atearen aurrean elkarretaratu ziren hilaren 12an, albokaren eta txalapartaren doinupean, preso politiko astrabuduarraren askatasuna aldarrikatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!