Eskualdeko bederatzi gazte epaituko dituzte datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 16a, 17:54

Urtarrilaren 24an eta 25ean 19 gazte bizkaitar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. Aretoan, 2000ko irailaren 16an Galdakaon hainbat banketxe eraso izana leporatuta. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengaben zabaldu duenez, eskualdeko bederatzi lagun dago auziperatuen artean: Algortako Urtzi Paul, Arkaitz Goikoetxea, Endika Lejarzegi, Ekaitz Bilbao, Aimar Hidalgo eta Kepa Saratxaga; Berangoko Martin Etxegarai, Sopelako Gontzal Gonzalez eta Leioako Urtzi Murueta. Kalteengatik 3 urteko espetxe zigorra eta desordenak eragiteagatik beste 2 urte eskatu du bakoitzarentzat fiskalak. Goikoetxea ihes eginda dago eta; Paul, Bilbao eta Saratxaga algortarrak eta Gonzalez sopeloztarra kenduta, gainontzekoak espetxean daude. Epaiketa horren kontrako mobilizazioak izango dira aipatu egunetan Uribe Kostan.

Horiekin batera beste gazte hauek ere auzipetuta daude sumario horretan: Jurdan Martitegi (Durango), Andoni Beroiz (Galdakao), Jon Crespo (Bilbo), Ugaitz Perez (Bilbo), Iker Lima (Galdakao), Zunbeltz Larrea (Ondarroa), Xabier Arriluzea (Galdakao), Asier Arriola (Bilbo), Gorka Lupiañez (Durango) eta Oier Gonzalez (Durango).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun