Gueñeserako txangoa antolatu du Matrako mendi taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 16a, 19:39

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Matrako mendi taldeak Gueñes udalerri bizkaitarreko Okondo auzoan dagoen Gallarraga mendirako (902 metro) irteera egingo du urtarrilaren 27an, igandearekin. Hala ere, matrakokideentzat bakarrik baino ez da izango, zehaztu dutenez. Horrenbestez, txangoa goizeko 8:30ean hasteko asmoa daukate eta horretarako hitzordua Plentziako metro geltokian jarri dute. Txangoan parte hartzeko izena Goñi Portal kultur etxean eman daiteke hilaren 22a baino lehen. Ordutegia goizeko 10etatik 1etara eta 5etatik 7etara da, eta telefonoa 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 5 euro ordaindu beharko dute. Matrako mendi taldekoek adierazi dutenez, "jatetxea, aterpetxea, bidaia, eta horrelakoak aurretik hartzeko jarri ohi dugu apuntatzeko aldez aurreko epea". Hortaz, ordaintzea da txangora joan nahi direnek egin beharreko lehenengo gauza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun