Otsailera aldatu dituzte "debekatutako hiriaren mapa" osatzeko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 16a, 22:07

“Uribe Kostaren etorkizuna: berdintasun eta iraunkortasunerako lurraldea” lelopean Urdulizen azaroaren 9an eta 10ean antolatutako jardunaldien ostean, orain, mapan jaso nahi ditu errealitate guztiak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Baina urtarrilean izan beharrean, atzeratzea erabaki eta tailerrok otsailaren 15ean eta 22an, 17:00etatik 19:00etara egingo dira, Urdulizko kultur etxean, bertoko, Berangoko eta Sopelako emakumeentzat eta otsailaren 16an eta 23an, 10:00etatik 12:00etara, Mankomunitateak Plentzian duen eraikinean (Eleizako plaza 16), Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentziakoentzat. Parte hartu nahi duten emakume guztiek ahalik eta lasterren adierazi beharko dute. Izena emateko, 946 762 674 telefonora deitu edo e-postara idatzi (agenda21[abildua]uribekosta.org edo berdintasuna[abildua]uribekosta.org) beharko dute andreek. Saio hauetan parte hartzeko, gainera, ez da beharrezkoa azarokoetan parte hartu izana. Bi deialdiak udalerrien ezaugarrien arabera finkatu dira, baina aukera badaukate emakumeek ez dagokien taldean parte hartzeko, bakoitzaren beharrizanak kontutan hartuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun