Egizu Getxo euskaldun! elkarteak Arabako Toloño mendilerroan dagoen
Palomares (1.446 metro) mendirako irteera egingo du larunbat honetan, urtarrilak 19. Betiko moduan, 8:30ean geratuko dira Telletxeko parkingean, Algortan. Kotxeak eta lekuak zehazten joateko, aldez aurretik abisatu beharko da, 619 935 541 telefono zenbakira deituz edo
egizugetxo[abildua]yahoo.com posta elektronikora idatziz. "Eguraldi ona egingo du, aitzakiarik ez dago beraz", adierazi du Rozio Luces Egizuko arduradunak. Bestalde, iraupen eski ikastaroa antolatzen ari dira otsailaren 22 eta 24a arteko astebururako. Aragoiko Pirinioetan Somporteko estaziora joaten dira urtero. Batzuk eskiatu, besteak mendian elur-erraketekin ibili, asteburua elurretan eta ondo pasatzea da helburua.
Bizarra Lepoaneko bazkide zein berbalagun getxoztarrek 105 euro baino ez ditugu ordaindu beharko eta 135 euro besteek. Kopuru horren barruan hauxe sartzen da: autobusa, egonaldia (Oroel apartahotelean, Jacan), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, bi orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Izena emateko epea otsailaren 15era arte egongo da zabalik, aurreko telefono zenbaki zein e-posta helbidean. Argazkian, berbalagunak aurreko beste mende irteera batean / Egizu.