Badago Santa Ageda jaialdian izen-ematea Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 17a, 13:02

Getxoko Kultur Etxeak antolatutako XXII. Agate Deuna Koru Jaialdian izena emateko epea zabalik dago gaurtik. Parte hartu nahi dutenek Algortako kultur etxera (Villamonte A-8) jo beharko dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edota 944 319 280 eta 944 914 080 telefono zenbakietara deitu. Informazioa eta parte hartzeko arauak leku berean jaso daitezke. Ohikoa denez, Agate Deunaren omenezko kantek beteko dituzte Getxo udalerri osoko kaleak otsailaren 4an. Helduen taldeak eta talde mistoak arituko dira 18:00etatik 21:00etara bitartean; eskola-taldeek, berriz, otsailaren 2an arituko dira eskola-ordutegian, kultur iturriek gaur jakinarazi dutenez. Taldeen emanaldiak bi gunetan izango dira: lehenengoa, Itzubaltzeta / Romo eta Areetan eta, bigarrena, Algorta eta Getxon. Bigarren guneko taldeak Algortako Telletxe plazan bilduko dira 20:00etan guztien arteko emanaldia eskaintzeko. Argazkian, Biotz Alai abesbatza Algortan santa eskean / Biotz Alai.

Orain dela urte batzuk Agate Deuna lehiaketa desagertu zen parte-hartze librearen mesederako, jaiak eta parte-hartzearen gehitzeak lehiaketaren eta sarien lekua hartu dutelarik. Azken urteetan, sarien ordez, taldeek parte-hartzeko dietak jaso dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun